FAQ - Galdera arruntak

Lehenago beka bat eskatu nien erakunde laguntzaile honi eta ezezkoa eman zidaten, berriro eska dezaket?

Noski, baina, beti ere, beka eskuratzeko eskakizun guztiak betetzen badituzu.


Erasmus+ programaren 7 hilabeteko praktikak emandako beka bat jaso dut jada, beste bat eska dezaket?

Ez. 6 hilabeteko edo gehiagoko beka jaso duenak ezingo du beste beka bat jaso.


Zenbat eskaera aurkez ditzaket bekak kudeatzen dituzten EAEko erakundeetan?

Hautagai bakoitzak erakunde batean soilik eman dezake izena. Horrela, bekadunak gehien interesatzen zaion erakundean aurkeztuko ditu agiriak.

Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate ikasketak (adibidez, diplomatura bat), eman ahal dut izena?

Bai.


Aurten amaituko dut gradua, baina ikasturtea ofizialki GLOBAL TRAINING deialdia itxi eta gero amaituko da, honek esan nahi al du izena ezin dudala eman?

Eskatzaile guztiak elkarrizketa pertsonalak bukatuko diren momentuan (urrian gutxi gorabehera) gradua bukatuta izan beharko dute (GRAL barne). Izena emateko momentuan espediente akademikoa bidali beharko dute.


Eskaintza bat baino gehiago eska dezaket erakunde laguntzaile honi??

Bai.


Bekadunari Gizarte Segurantzan alta emango al zaio?

Enpresetan ordaindutako prestakuntza-praktikak egiten dituztenei alta eman behar zaie Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera. Hortaz, Confebask, Hetel, Txorierri eta Adegi erakundeak alta eta baja kudeatuko dituzte gizarte segurantzan, baina bekadunak ordaindu beharko du horren kostua, eta bekaren zuzkiduratik kenduko zaio kotizatu duen diru-kopurua.


Atzerrian nagoen bitartean aseguratuko al dut?

Bai. Confebask, Hetel, Txorierri eta Adegi erakundeek, bekadun bakoitzarentzat bidaietarako, istripuetarako eta gaixotasunetarako aseguru-poliza bat kontratatutko du, bekaren iraupenerako. Erakundearen kontura izango da horren kostua. Bekadunak 6 hilabete baino gehiaga luzatzen badu destinoko egonaldia, poliza horrek ez luke estaliko.


Nor arduratuko da ostatua bilatzeaz, kostuez, joan-etorriez, eta abarrez?

Zeregin horiek bekadunari dagozkio; dena dela, helmugako erakundearen laguntza oro asko estimatuko da.


Noiz dago aurreikusita bekaduna erakundean/organizazioan/enpresan sartzea?

Bekaduna helmugako erakundean 2022ko urria eta abendua bitartean sartuko dela aurreikusita dago. Helmugako erakundeak zehaztuko du data hori.


Zer gertauko lirateke bekarekin konfinamendu berri bat gertatzen bada?

Herrialde bakoitzeko osasun-egoeraren arabera, bekadunak herrialde bakoitzean indarrean dauden jarraibideak eta araudia bete beharko ditu.


PCR bat egin behar badut, bekaz beteta dago?

Ez, proba diagnostikoren bat egin behar badizute (PCR, antigenoak), bekatik jasotzen duzun laguntzaren bekadunak hartu beharko du bere gain.


Beka gauzatu zuen helmugako erakundearekin lan-harremanik ba al dago?

Ez. Bekak ez du lan-harremanik ezartzen helmugako erakundearekin.


EAEn bizi izan naiz betidanik eta bertan nengoen erroldatuta, baina EAEtik kanpo ikasi dut eta nire erroldatzea aldatu dut azken urtean. Hala eta guztiz ere, bekara aurkez ninteke?

Bai, baina, beti ere, erroldatze-aldaketaren arrazoia ikasketak izan badira eta hori formalki egiazta badaiteke.