Basque Global Industry programa (Global Training programa zaharra) nazioarteko praktika-egonaldian datza enpresa/erakunde batean, gazteari lan-mundua ezagutzeko aukera eskainiko diona, garapen profesionalaren alde egingo duten jarduerak eta proiektuak garatuz berea ez den herrialde batean.
Iraupena:
50 orduko derrigorrezko aurretiazko prestakuntza. Ikastaroa gai hauek jarratuko dira: Euskadiko ekonomia-ehunaren bilakaera, Euskal ekosistema, Egungo estrategia, Industriarako eta nazioartekotzerako euskal laguntza eta tresna publikoak, Nazioarteko martina, Diplomazia, protokoloa eta komunikazio eraginkorra, Kultura arteko negoziazioa; + 6 hilabeteko praktikak enpresetan: Ikusi eskaintzak Unibertsitate edo Lanbide Heziketa atalean.
2026 DEIALDIA: Uztailaren 23tik irailaren 21era.
Eskainitako plazak: 70
Herrialde parte-hartzaileak: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Txile, Txina, Zipre, Hego Korea, Grezia, Indonesia, Irlanda, Italia, Malta, Mexiko, Herbeherak, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Tailandia.
Diru-zuzkidura:
1.895 € hileroko diru-laguntza sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak betetzeko; Gizarte Segurantzarako Kotizazioa, eta, baita ere, istripu eta gaixotasunetarako asuguru poliza baten babesa izango du. Luzapena enpresan izanez gero, ez euskal gobernuak ez erakunde laguntzaileak, ez dute diru kopururik jarriko; enpresak erabaki beharrekoa delarik ekarpen ekonomikoa bai eta aseguruen ordaintzea.