Deialdia

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko Ekainaren 15etik Uztailak 18ra.


GARRANTSITZUA: Global Training beken erakunde laguntzaile bakar baterako hautagaitza bakarrik aurkeztu ahal izango duzu (jarraibideak hemen)

  • Zuk SINATUTAKO zinpeko aitorpena. (Deskargatzeko txantiloia)

  • NAren edo pasaportearen kopia.

  • Eskaera aurkezten den unea, administrazio-auzotasuna Euskadin hamabi hilabete baino gehiagoz etenik gabe duzula egiaztatezen duen Errolda Ziurtagiria.

  • Unibertsitateko edo Lanbide Heziketatko titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua, edota hori eskuratzeko eskubideak ordaindu dituzularen frogatzen duen agiria, edota titulazioaren proba orokorra gainditu duzula adierazten duen nota ikasketa-espeientean islatuta, edota hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatearen egiaztagiria. *Atzerriko edo Espainiako zentro ez publikoetan lorturiko tituluek homologatuta egon behar dute eskaera aurkezten den unean.

  • Zure hizkuntza maila frogatzen duten tituluen kopia.

  • Egindako ikastaroak eta lan-esperientzia egiaztatzen dituzten dokumentuen fotokopia konpultsatua. Ez dira aintzat hartuko eskaera aurkezten den unean agiri bidez egiaztatzen ez diren ikastaroak edo esperientzia.

  • Bekadunaren lanak eta betebeharrak behar bezala egitea galarazten ez duen gaixotasunik ez duzula zehazten duen mediku ziurtagiri ofiziala.

Guztia posta elekotronikoz bidali hurrengo helbidera: docuglobalgo@gmail.com zure izen-abizenak eta eskaintzaren zenbakia adieraziz (Adibidez: Eskaerak 2+34: Izena+Abizenak)