Baldintzak
Litzentziatura, Diplomatura edota Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua eskuratua, hautaketa prozesua bukatu baino lehenago.*Ikusi titulazio bakoitzaren arabera eskaintzen diren plazak atalean.
Administrazio-auzotasuna Euskadin izatea urtebetetik gorako antzinatasunaz etenik gabe, 2024ko urtarrilaren 1ean.
2024ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea (1994ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
Sei hilabete edo gorako praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste bekarik lortu ez izana (Europar mugikortasunerako programak: Erasmus+ etab.).
Ingeleseko B1 maila izatea (Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua dutenentzat) eta B2 maila aurreratua (unibertsitate-tituludunentzat). Helmugako herrialde hizkuntza ezagutzea aintzat hartuko da. Hizkuntza maila hautaketa-prozesuan zehar frogatzeko aukera egongo da.
Zigor- eta administrazio- arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeareken zigortuta ez egotea eta hartarako ezgaitzen duen.