Global Training

Programa iniciativa de:








Baldintzak

Atzerrian praktikak egiteko diru-laguntza eskatu nahi duten parte-hartzaileetk BALDINTZA hauek bete behar dituzte:

  • Litzentziatura, Diplomatura edota Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua eskuratua, hautaketa prozesua bukatu baino lehenago.*Ikusi titulazio bakoitzaren arabera eskaintzen diren plazak atalean.
  • Administrazio-auzotasuna Euskadin izatea urtebetetik gorako antzinatasunaz etenik gabe, 2019ko urtarrilaren 1ean.
  • 2019ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea (1989ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
  • Sei hilabete edo gorako praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste bekarik lortu ez izana (Europar mugikortasunerako programak: Erasmus+ etab.).
  • Ingeleseko B1 maila izatea (Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua dutenentzat) eta B2 maila aurreratua (unibertsitate-tituludunentzat). Helmugako herrialde hizkuntza ezagutzea aintzat hartuko da. Hizkuntza maila hautaketa-prozesuan zehar frogatzeko aukera egongo da.
  • Zigor- eta administrazio- arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeareken zigortuta ez egotea eta hartarako ezgaitzen duen.

HAUTAKETA PROZESUAK:

  • Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Praktikak egingo diren enpresaren edo erakundearen arloan berariazko prestakuntza.
  • Hizkuntza maila.
  • Proiektuan eta eskainitako lan-planean parte hartzeko motibazioa.