Global Training

Programa iniciativa de:



Eskaera / Deialdia

Eskaerak aurkezteko epea:

2019 Deialdia: LASTER BATEAN.

GARRANTSITZUA: Global Training diru-laguntzen erakunde sustatzaile bakar bati eskatu ahal diezaiokezu (izapideak hemen), baina aukeratu duzun erakunderi, nahi duzun eskaintzetara.

Erakunde sustatzaileen zerrenda ikusteko, egin klik hemen

Hautatu gehien interesatzen zai(zki)zun eskaintza(k) herrialde desberdinen artean.

Eskaera: Eskaera osoa web gune honen bidez egin behar da, eta diru-laguntzak eskatzeko bide bakarra da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Lineako eskaera-inprimakia. Eskuragarri eskaintza bakoitzean.

2. Posta elektronikoaren bidez bidali beharko duzun dokumentazio eskaneatuta:

  • Curriculuma ingelesez eta gastelanieraz (aukeratutako herrialdea Hegoaldeko Amerikan bada).
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Eskaera aurkezten den unea, administrazio-auzotasuna Euskadin hamabi hilabete baino gehiagoz etenik gabe duzula egiaztatezen duen Errolda Ziurtagiria.
  • Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketa-espediente akademikoaren fotokopia (titulazioaren proba orokorra gainditu duzula adierazten duen nota islatuta), edota hori eskuratzeko eskubideak ordaindu dituzularen frogatzen duen agiria, edota titulazioaren fotokopia, edota hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatearen egiaztagiria. *Atzerriko edo Espainiako zentro ez publikoetan lorturiko tituluek homologatuta egon behar dute eskaera aurkezten den unean.
  • Zure hizkuntza maila frogatzen duten tituluen fotokopia.
  • Egindako ikastaroak eta lan-esperientzia egiaztatzen dituzten dokumentuen fotokopia. Ez dira aintzat hartuko eskaera aurkezten den unean agiri bidez egiaztatzen ez diren ikastaroak edo esperientzia.
  • Zuk SINATUTAKO zinpeko aitorpena. (Deskargatzeko txntiloia)

Bidali hurrengo helbidera: docuglobalgo@gmail.com mezuaren gaian zure izen abizenak eta eskaintzaren zenbaki adieraziz. (Adibidez: Oferta 21: Izena+Abizenak)