Global Training

Programa iniciativa de:








Ezaugarriak


Global Training programa nazioarteko praktika-egonaldian datza enpresa/erakunde batean, gazteari lan-mundua ezagutzeko lehen aukera eskainiko diona, garapen profesionalaren alde egingo duten jarduerak eta proiektuak garatuz berea ez den herrialde batean.

Iraupena:

  • 50 orduko derrigorrezko aurretiazko prestakuntza. Ikastaroa gai hauek jarratuko dira: Nola ekin praktikari atzerrian; Kulturarteko negoziaketa; Komunikazio-teknikak; Taldelana, Adimen emozionala; Berrikuntza; beste batzuk.
  • 6 hilabeteko praktikak enpresetan: Ikusi eskaintzak Unibertsitate edo Lanbide Heziketa atalean.

Eskainitako plazak:

  • Guztira 60 diru-laguntza kudeatuko dira.

Herrialde parte-hartzaileak:

  • Alemania, Bélgica, Brasil, Chile, Estados Unidos, Francia, Grecia, Países Bajos, Hungría, India, Indonesia, Irlanda, Israel, México, Panamá, Polonia, Reino Unido, República Checa, Rumanía, Sudamérica, Sri Lanka.

Diru-zuzkidura:

  • Istripuetarako asegurua eta erantzukizun zibilekoa praktiken iraunaldi osoan.
  • 1.400 € hileroko diru-laguntza hasierako sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak, Gizarte Segurantzarako Kotizazioa betetzeko. Zazpigarren hilabetetik aurrera, diru laguntza enpresak erabakiko du. Hasierako sei hilabeteen bukaeran, enpresa eta bekarioaren artean bere jarraikortasuna erabakiko da. Hori izanez gero, luzapen garaian istripuetarako aseguru eta Gizarte Segurantzarako Kotizazioaren kudeaketa bekarekin mantenduko da. Hileroko diru-laguntza enpresaren erabakia izango da.

Faseak / Egutegia:

  • Izena ematea: 2019 Deialdia: Uztailak 15tik Irailak 13 arte (12 am baino lehen)
  • Web gunearen eta posta elektronikoaren bidez.
  • Hautagaiak aukeratzea: Hizkuntzen froga (2019ko Irailak 16-20) eta elkarrizketa pertsonalak (2019ko Irailaren bigarren hamabostaldian) 
  • Aurretiazko prestakuntza: 50 orduko derrigorrezko prestakuntza-ikastaroa (2019ko Urria-Azaroa).
  • Praktikak hastea: Azaroak 2019 aurrerantzean.